Ibarraren luze zabalean, han eta hemen jarritako pankartak. Herrietan barna jarritako kartelak. Guztiak 117 zenbakia dute. Aipatu zenbakiarekin batera kartelen ondoan gizonezkoen eta emakumezkoen izen pila bat irakur litezke, baina ez da ezer gehiago. Batean eta bestean ikusita 117 hori zer ote den galdezka dago jendea, baita gu ere.