Jendea formatzeko asmoarekin jarri da martxan proiektu hau. Sarritan teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo...Edozeinentzat aproposak dira doako ikastaro hauek; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.
Sormena, inspirazioa eta berrikuntza eskainiko dizkiete ikastaro hauek bertaratutakoei, mundu digitala ulertzearekin batera.
Hilabetean behin ikastaro bat egongo da.12 ordu izango ditu bakoitzak, ostiraletako goiz eta arratsalde, eta larunbat goizetan banatuta.
1.Burujabetza teknologikoa: askatasuna eta pribatutasuna sarean ikastaroa
Zer dago gure ordenagailuen barruan? Zer da sistema eragile bat? Zer da software librea? Pribatutasuna nola kudeatu nire sakelako telefonoan? Zein da wifi sareen segurtasuna? Zer da hodeia? horrelako galderak egin eta denon artean erantzungo ditugu, praktika ere tarteko.
Gaiak:
• Nire ordenagailua
• Nire sakelakoa
• Gure bizitza
Datak eta ordutegia:
Otsailaren, 23an ostirala [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:3-19:30] eta 24an, larunbata [goizeko 10:00-14:00].
2.Izan sortzaile: web teknologiak ikasten
Web teknologiak, egunerokoan konturatu gabe erabiltzen ditugu, baina ez ditugu benetan ezagutzen. Hauek ezagutzen hasteko, sei esperimentuko bide orri txiki batdefinituko dugu; gustuko duenak ezagutza hauekin maxiatzen hasteko. Lan honetarako, Mozilla Fundazioaren X- Ray goggles, Thimble eta Webmaker tresna errazak erabiliko ditugu.
Gaiak:
Egunkari digital baten tripak ezagutu eta portada propioa idatzi
Maite dituzun hiru gauzei buruzko web sinple bat egin
Web meme bat egin
Web komiki bat egin
Web postal interaktibo bat egin
Sakelako telefonoetarako edukia eta istoriak egin
Datak eta ordutegia:
Martxoaren, 23an ostirala [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:3-19:30] eta 24an, larunbata [goizeko 10:00-14:00].
3. Appinventorrekin lanean: sakelako app sinpleak egiten ikasi, programazioa jakin gabe
Sakelako telefono aurreratuek bizitza aldatu digute, une oro ditugu soinean, baina zer irudituko litzaizuke aplikazioak erabiltzeaz gain, sortu ere egingo bazenitu? App Inventor 2 erabiliz, ingurune erraz eta bisual baten bidez, aurretik programazio ezagutza bereziak eduki gabe ere Android gailuentzako sakelako aplikazio politak sor daitezke.
Gaiak:
Appinventor aurkezpena [Adibide sinple batekin oinarrizko aplikazio bat nola egin ikasi. Adibideak ikusi eta probatzeko aukera].
Aplikazioa egiten hasteko tailerra [Aplikazioa definitu eta zein adibideetan oinarrituko den identifikatu. Aplikazioa egiten hasi].
Aplikazioa amaitzeko tailerra [Aplikazioa egiten jarratu. Aplikazioen egoera eta aurkezpen txikia].
Datak eta ordutegia:
Apirilaren, 20an ostirala [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:3-19:30] eta 21an, larunbata [goizeko 10:00-14:00].
4. Talde komunikazioa: komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa
Egunean zehar ordenagailua erabiltzen dugu, batez ere lan egiteko. Egun guztian zehar eta bereziki arratsaldetik aurrera sakelakoa erabiltzen dugu nagusiki. Une oro, batean edo bestean sarera konektatzen gara, baina ezagutzen ditugu erabiltzen ditugun tresnak eta atzean dauden arrazoiak, aukera ezberdinak?
Talde komunikazioan, hainbat tresna baliatzen ditugu, baina logika askorik gabe batzuetan: ezezagutza, ohiturak, denbora falta... Gure talde komunikaziorako baliagarriizan daitezkeen, zenbait ezinbesteko tresna landuko ditugu ikastaroan.
Gaiak:
• Posta zerrendak/Buletinak (Mailchimp)
• Telegram/Whatsapp/Signal (Telegram)
• Sare sozialen erabilera (Twitter)
Datak eta ordutegia:
Maiatzaren, 18an ostirala [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:3-19:30] eta 19an, larunbata [goizeko 10:00-14:00].
5. Gaitasun digitalak: aro digitalerako heziketa.
Gaitasun digitala izatea edo gaitasun digitaletan heztea beharrezkoa izango da. Ikastaroa edozeinentzat da edozein testuingurutan baita garrantzitsua, baina bereziki hezkuntzari lotutakoetan. oorretarako, garatu berri den DIGCOMP markoari dagokionez, honek irakasleei eta ikasleei eskatzen dizkion gaitasunak ezagutzeko eta lantzeko tresnak ematea dauka helburu. Horri loturik, orokorrean edozeinek bere gaitasunen arabera ikasteko ingurunearen definizioa eta lanketarako pausoak ematea ere bada ikastaroaren helburu. NIA (PLE) zer den eta hori eratzeko tresna eta estrategia posibleak ere landuko ditugu ikastaroan. Hauek denak, bizi osorako formazioa eta joeren azterketa baten barnean.
Gaiak:
• Gaitasun digitalen markoa
• NIA (PLE) bat egin
• Bizi osorako formazioa eta joerak
Datak eta ordutegia:
Ekainaren, 22an ostirala [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:3-19:30] eta 23an, larunbata [goizeko 10:00-14:00].
Ikastaroetan parte hartzeko:
http://www.azkuefundazioa.eus/euskararen-etxea/jarduerak-eta-espazioak/jarduerak/jarduerak-agenda n sartu eta ikastaro bakoitzari dagokion inprimakia bete behar da.