Dagoeneko martxan da Euskal Herriko Mus Federazioak 10. txapelketa, Euskal Herrian ohikoenetakoa den mahai joko horretan aritzeko zazpi lurraldeetako muszale eta muslariak bildu eta antolatu nahi dituen lehiaketa hain zuzen ere. Uztaritzen jokatuko da finala 2018ko martxoaren 10ean.
Baina hara iritsiko diren bikoteak aukeratzeko, aurretik bi kanporaketa pasa beharko dira. Abendua eta otsaileko lehen asteburua bitartean herrietako kanporaketak jokatuko dira. Esaterako, larunbatean, 16:00etatik aurrera, Altsasukoa Akelarre tabernan izanen da. Herrietako bikote onenak Nafarroako finalera pasako dira, otsailaren 24an jokatuko dena. Han eskuratuko da Uztaritzeko finalerako txartela. Txapelketak saritan 50.000 euro baino gehiago banatuko ditu.
Sakanan dagoeneko Irurtzun, Lakuntza, Arbizu eta Etxarri Aranazko kanporaketak jokatu dira. Arbizutik Fran Balda-Alain Berastegi eta Esteban Etxeberria-Karlos Alonso bikoteak sailkatu dira.
Informaziorako eta lehiaketaren jarraipena egiteko.