Bidezarrak eta Zalduak bana berdindu zuten

Guaixe 2018ko ots. 6a, 11:07

Elomendiko Futbol Txapelketa. 14. jardunaldia: Bidezarra 1 – Zaldua 1

Elomendiko Futbol Txapelketan Bidezarra taldearekin bana berdindu zuen Zalduak. Sailkapenean Unziti da liderra (40 puntu) eta Zalduak laugarren postuan jarraitzen du (24 puntu). Asteburuan ez da jardunaldirik jokatuko.