Ilbeltzaren 28an Nafarroako Abiadura Irristaketa Indoor Txapelketako 2. jardunaldia jokatu zen Iruñan, San Juan klubeko instalazioetan. Irristalariak zurezko tarima gainean lehiatu ziren eta lasterketa ikusgarriak eskaini zituzten. Tartean, Sakana Patin Irristaketa taldeko irristalariak aritu ziren.
Aurrebenjamin mailan Sakana Patin taldeko Enara Pérez Barrenetxeak proba irabazi zuen eta benjaminetan Sakana Patin taldeko Jon Urkizar Estibariz tolosarra hirugarrena sailkatu zen. Kimuen mailan, emakumezkoetan Sakana Patin taldeko Iratxe Lapuente Perez ziordiarra txapelduna izan zen eta gizonezkoetan, Sakana Patin taldeko Iker Gomez Lopez de Goikoetxea hirugarrena sartu zen helmugara. Emakumezkoen jubenilen mailan Lagunak taldean dabilen Anne Lapuente Perez ziordiarrak garaipen garrantzitsua lortu zuen eta gizonezkoen junior mailan Lagunak taldean dabilen Unai Villalobos Hernazek bigarren postuan gurutzatu zuen helmuga.
Larunbatean, otsailaren 10ean, Nafarroako Abiadura Irristaketa Indoor Txapelketako 3. jardunaldia jokatuko da Antsoaingo Udal Kiroldegian, goizeko 10:00etatik aurrera, eta bertan ariko dira gure irristalariak.