Ostiralean Berako Kataku tabernan hasi zen Bardoak 2018, Nafarroako taldekako bertso ekimena. Herriko Ibardin: hiru eta lau dira zapi taldearekin Sakana Zirt neurtu zen. Edo bestela esanda, batetik, Patxi Castillo Graziarena, Aitor Elexpuru Egaña eta Julen Zelaieta Iriarte eta, bestetik, Idoia Granizo Uribarrena, Eneko Lazkoz Martinez eta Unai Artieda Estanga. Ariketa guztiak eginda, epaile lanak egin zuten beste multzo bateko talde bateko bi kidek eta publikoko bost entzuleren botoa herriko taldearendako izan zen. Haiek eskuratu zuten aurreneko puntua.
Bardoak 2018k ostiralean izanen du segida eta ekimenean parte hartzen duen ibarreko beste taldea sartuko da lehian. Lakuntzako Sorgiñak tabernan, 20:00etan, Sakana Zart eta Addams familia taldeak bertso saioan neurtuko dira.