Aralar Txirrindularitza Klubak 2018 denboraldiko aurkezpena igandean eginen du, Arbizun. Zehazki, Arbizuko San Juan baselizan jarri dute hitzordua igande eguerdian, bertan talde argazkiak ateratzeko. Ondoren Arbizuko udaletxean bilduko dira, txirrindulariei 2017 denboraldiko sari banaketa egiteko eta, segidan, 2018 denboraldiko nondik norakoen berri emateko.
Aurten 40 urte beteko ditu Lakuntzan jaiotako txirrindularitza taldeak. 2018 denboraldian 53 txirrindulari trebatuko dira, 12 entrenatzaileren esanetara, Aralar klubeko Intersport Irabia taldeetan. Bestalde, aurtengo denboraldian 5 txirrindularitza proba antolatuko ditu Aralar klubak, tartean ekainaren 16an Lakuntzan jokatuko den emakumezkoen proba.