Ekonomia jardunean egunero ari diren enpresariek, ekintzaileek eta autonomoek "estres profesionala" izan dezakete. Estres mota hori bi arrazoi nagusik sorrarazten dute: beldurrek eta erronkek. Halako egoerak bizi dituztenek "estres profesionala" ulertzeko hurbilpen teorikoa eginen da Cederna-Garalurrek antolatutako saioan.
Javi Urraren eta Dina Ramirezen bidez, "emozioak nola funtzionatzen duten ikasi, blokeoen jatorria ezagutu eta aldaketarako baliabideak" ikasteko bidea emanen dute, "beldurrak eta erronkak integratzen jakin eta gure bizitza pertsonala eta profesionala hobetzeko". Izena eman nahi duenak, 619 328 264 telefonora edo sakana.admon@cederna.es e-postara jo beharko du.