Sakana Trenaren Alde taldeak hitzaldi gehiago iragarri ditu datozen egunetarako. AHT egitasmoaren berri eman eta taldeak defendatzen duen tren sozialaren proiektua aurkezten ari da Sustrai Erakuntza fundazioarekin batera. Azken horrek, gainera, alegazioak prestatu ditu, haren web orrian eskuratu daitezkeenak, www.fundaziosustrai.org. Alegazioa edozeinek aurkeztu dezake, zuzenean kaltetua dena eta ez dena, baita erakundeek ere. Egiteko hori errazteko taldeko kideak Altsasuko kintoak dantzatzen duten bitartean alegazioak sinatzeko mahaia jarri dute.
Hitzaldi egutegia
Arruazu, otsailak 10, larunbata, 17:00etan udaletxean.
Urdiain, otsailak 14, asteazkena, 19:00etan, herriaren etxean.
Olatzagutia, otsailak 15, osteguna, 19:30ean kultur etxean.
Uharte Arakil, otsailak 16, ostirala, 19:00etan udaletxean.
Arbizu, otsailak 17, larunbata, 18:00etan Argi Bidea gazte elkartean.
Altsasu, otsailak 21, asteazkena, 19:00etan Gure Etxea eraikinean.