Beherapenak amaitzear daude, baina oraindik aukera paregabeak aurki ditzakegu. Merkealdiak ezin hobeak dira oinarrizkoak edo basikoak berritzeko, jarraian azalduko dut zein diren niretzat oinarrizkoak, baita gizonezkoendako ere:
-Praka beltzak, gizon eta emakumezkoendako, hauek estilo ezberdinetan izan daitezke: estuak, zuzenak, kanpanoloak….
-Bakeroak: Beharrezkoak. Koloreak ez du gehiegi axola, ahala ere konbinatzeko errazena urdina da, urdin iluna.
-Gona edo soineko beltza. Azken urte hauetan larrua modan jarri da, baina nahi den estiloan eros daiteke: Praka beltzen antzera, edozer gauzarekin konbinatu daiteke.
-Bota beltz planoak. Larruzkoak badira hobe, euri egunetan ez zaigu edonola hautsiko. Zergatik beltzak? Gehienetan praka edo galtza beltzak daramazkigu, eta zapata beltza eramaten badugu, optikoki ez digu hanka moztuko, eta hanka luzeagoa dugula ikusiko da.
-Nik beti gomendatzen dut takoizko botin batzuk gure armairuan. Takoiekin altuago ikusteaz gain, liraintasun puntua ere ematen diogu gure egunerokotasunari.
-Aurtengo negua gogorra izaten ari da, eta arropa asko jantzi behar dugu. Hori dela eta, artilezko jertse liso bat aukera bikaina da.
-Beroki klasiko bat, “oihalezkoa”. Ehun honek edozein egoeratarako balio du eta beroa da. Kolore erabilgarrienak: beltza, grisa edo marroia.
-Lumaduna ere, ezin dugu armairutik kendu, aukera beroena eta erosoena da.
-Ezin ditugu ahaztu eskularruak, lepokoa eta txanoa, ilea zikindu arren. burua beroa dagoen heinean, gorpua ere bero.