Desfibriladore ikastaroa antolatu dute Dorraon

Guaixe 2018ko ots. 13a, 11:06

Martxoaren 20an eta 21ean izanen da, Sakanako Mankomunitateak antolatuta

Sakanako Mankomunitateak, Ergoienako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, desfibiladore ikastaroa antolatu du Dorraon. Ikastaroa martxoaren 20an eta 21ean eskainiko da, 16:30etik 20:30era bitartean, eta izena ematea zabalik dago Sakanako Mankomunitatean edo Ergoienako Udalean (kirolak@sakana-mank.eus edo 948 464 866, idazkaritza@ergoiena.com edo 948 460 141). Helburua ergoendarrei desfibriladorea erabiltzen irakastea da, norbait gaizki jartzen denean, bihotzekoak ematen badio edo edozein ustekaberen aurrean, ongi erantzuten jakiteko.