El Desvan - Infernuko taberna

Ricardo Areta Urrestaratzu 2018ko ots. 16a, 08:24

kolaboratzaileak

Seiak dira eta infernuko tabernak bere ateak zabaltzen ditu, poliki - poliki martetarrek euren tokia hartzen doaz… honelaxe dio diskoari izena ematen dion abestiaren testuak eta aipatu tabernan lau tipo oso desberdin helburu berarekin aurkituko ditugu: rock egitea.
Gabri, Iruñea, ahots nagusia eta gitarra, Dani, Brasil, gitarra bakarlaria, Juanra, Mendigorria, bateria eta beste Dani, hau Bogota, Kolonbiatik, baxuan. Beraiek El Desvan taldea osatzen dute eta euren bigarren lana aurkezten dute, Nafarroako panorama musikalean proiekzio gehien duten taldeen artean finkatuz.
Baxu eta bateria oinarri sendo baten gainean, zaindutako olerkiaz betetako melodiak janzten dituzten gitar riff potenteak aurkitzen ditugu. Aparteko jotzea azaltzen duten momentuak nabarmentzen dira, non gitarra protagonista bihurtzen den eta estilo sorta zabala hartzen duten soinuetara eramaten gaituen. Lau martetar hauek ederki enkajatzen dituzte euren rock garbia eta definituan.
Abestiek amorruaz hitz egiten digute, bidezkoak ez diren egoera politikoen aurka protestatzen dute, “Perros de corral” abestian bezala. Zuzeneko musika programatzen jarraitzen duten lokalak omentzen dituzte diskoa isten duen azken abestiarekin, “La taberna del infierno”. Amodioa ere aipatzen dute, nola ez, baita desamodioa ere, giza injustiziak, tratu txarrak. Laburbilduz, dagokigun bizitza. Testuak oso zainduak daude, metaforaz beteak eta lelo itsaskorrak, burutik kendu ez direnak.
Diskoak lehenengo abestiarekin harrapatzen zaitu. Agian honengatik izan du horren harrera ona prentsa espezializatuaren artean, urteko diskorik onenaren artean aurki gaitezkeela esatera iritsi delarik. 2017ko disko onen artean kokatu dute eta MIN 2018ko hainbat sarietarako hautagaitza lortu du, artistarik onena, album onena, rock album onena, ekoizpen onena eta urteko abestia.
Estudioan hilabeteak eman ondoren lana ezagutzera eman behar da eta orain errepide eta aretoen txanda iritsi da, Madril, Santander, Teruel eta askoz gehiago. Udan musika jaialdi handietako oholtza gainean ere izanen dira, hala nola, Caceresen ospatzen den Extremusic-ean. Baina zuzenaren inguruan ez dugu gaur hitz eginen, berehala Sakanan ariko baitira. Martxoaren 24an Lakuntzako kultur etxean izanen dira infernuko tabernan tartetxo bat igarotzeko gonbidapenarekin eta disko hau defendatzen ikusteko aukera izanen dugu.