Mikel Landaren debutan lagunduko du Erbitik

Guaixe 2018ko ots. 14a, 12:15

Andaluziako Itzulian debutatuko du Landak Movistar Team taldearekin eta bere ezkutarietako bat izango da Hiriberriko Imanol Erbiti

Mikel Landa txirrindulariak Movistar Team taldearekin debutatuko du gaur. Andaluziako Itzulian izanen da, eta talde indartsua izango du arabarrak alboan, Imanol Erbiti tartean. Hiriberrikoa, beraz, Landaren ezkutarietako bat izango da gaur hasiko den proban.

Bestalde, Movistar Team taldea utzi eta gero, Bahrain taldean dabil aurten Ziordian bizi den Gorka Izagirre, bere anaiarekin batera. Atzo hasi eta igandean despedituko den Omango Tourrean Vincenzo Nibali liderra laguntzea izango da Gorka Izagirreren zeregina.