Hondarribi-Pasaia, Sakanako Mendizaleekin

Guaixe 2018ko ots. 14a, 15:09

Igandean 6:30ean, Olaztitik aterako da autobusa

Sakanako Mendizaleak taldeak prest dauka otsaileko irteera: igandean, otsailaren 18an, Gipuzkoara jokatuko dute eta Hondarribitik aterata, Pasaiaraino heltzea izango da helburua, paisai ikusgarriak gurutzatu eta gero. Autobusa igandean goizeko 6:30ean abiatuko da Olaztitik, Sakanako herrietan geldialdiak egin eta gero. Izena ematea ohiko tokietan egin behar da. Bestela, 639 11 76 31 telefonora hots egin daiteke tokia dagoen galdetu eta apuntatzeko.