Hilik opatu zuten etxetik falta zen gizona

Guaixe 2018ko ots. 15a, 13:31
Gizonezkoa hilik opatu duten ingurua. Argazkia: @BomberosNavarra

Haren berririk 18:30etik ez zutela eta kezkatuta, Olatzagutiko familia batek 75 urteko gizonezko baten desagertzea salatu zuen atzo arratsaldean. Atzo bertan, 22:30ean, senideak, Foruzaingoak eta Guardia Civilak bilaketa lanei ekin zieten. Lanak gaur 05:00etan eten dituzte, argitzearekin batera baldintzak hobetu eta berriro ekiteko. Gaur, 09:40 aldera, altsasuar batek tren geltoki ondoko ubide batean opatu zuen, hilik.

Jende askok erabiltzen du inguru horretan dagoen bidea, Altsasu eta Olatzagutia arteko joan-etorriak egiteko. Guardia Civila arduratuko da gertatutakoa ikertzeaz. Berri agentziek zabaldu dutenez, "heriotza ez naturala" izan da.