Olga Garziandia hirugarrena Donostiako Ipar Eski Trofeoan

Guaixe 2018ko ots. 15a, 13:33

Pirinioetan, Urdosen jokatu zen Club Vasco de Camping elkarteak antolatutako proba

Asteburuan IX. Donostia Ipar Eski Trofeoa jokatu zen Pirinioetan, Urdosen. Lau distantziatan jokatu zen proba. Olga Garziandia etxarriarra 10 km.ko distantzian lehiatu zen eta sailkapen absolutuan 9.a sailkatu zen (48:20). Hirugarren emakumea izan zenez, podiumera igo zen etxarriarra. 16 km-ko proba absolutuan, Bernar Garziandia 22.a sailkatu zen (1:11:13).
Bestalde, aipatzekoa da otsailaren hasieran 39. Maria Beret par eski proban ia 900 eskiatzailek hartu zutela parte, tartean hainbat sakandarrek.