Udalek musika eskolendako laguntzaren bigarren zatia jaso dute

Guaixe 2018ko ots. 18a, 12:52

Sakanako bost udal musika eskolek joan den urteko bigarren sei hilekoei dagokien diru-laguntza jaso berri dute. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak herrialdeko 51 udal musika eskolen artean 1.975.469,00 euro banatu zituen joan den urtean. Sakanako bost udal musika eskolek 72.021,95 euro jasoko dituzte. Kopuru hori 2016an musika eskoletara bost udalek egindako 325.992,41 euroko ekarpenaren % 22,09 da. Krisiarekin gobernuaren finantziazioa jaitsi egin zen eta musika ikasketen diru-zama udalen eta familien bizkar gelditu zen.

Udalek gobernuaren diru-laguntza bi zatitan jaso dute. Lastailean joan den urteko lehen seihilekoari zegokiona eta orain bigarren seihilekoari dagokiona. Ordainketa bakoitzean aitortutako diru-laguntzaren erdia jaso dute udalek.

 

Udala 2. ordainketa Guztira Udalaren ekarpena 2016an
Irurtzun 9.752,74 19.505,49 32.999,15
Lakuntza 7.271,27 14.542,54 56.152,57
Etxarri Aranatz 8.574,34 17.148,69 33.000,00
Altsasu 8.286,37 16.572,74 186.940,69
Olatzagutia 2.126,24 4.252,49 16.900,00
Guztira 36.010,96 72.021,95 325.992,41