Sakanako Topaketak bueltan

Guaixe 2018ko ots. 16a, 11:25

Benjaminen Areto Futbol Topaketako 6. jardunaldia jokatuko da igandean Etxarri Aranatzen eta Kimuen 11. jardunaldia igandean Urdiainen eta Altsasun

Inauterien atsedenaldiaren ondoren, Sakanako Futbol Topaketak bueltan dira. Zehazki, igandean Benjaminen Areto Futbol Topaketen 6. jardunaldia erabakiko da Etxarri Aranatzen eta Kimuen Futbol Topaketen 11. jardunaldia Urdiainen eta Altsasuko Dantzalekun.

Jakina denez, Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu Sakanako Futbol Topaketak, Sakanako futbol taldeen laguntzarekin. Helburua txikienei futbol partidetan aritzeko baliabideak ematea da, baina lehiakortasunik gabe. Horregatik ez da sailkapenik egiten.


Sakanako Futbol Topaketak
Benjaminen 6. jardunaldia etzi Etxarrin
10:00    Etxarri Aranatz A – Aralar Mendi
10:50    Etxarri Aranatz B – Lagun Artea B
11:40    Altsasu A – Lagun Artea A
12:30    Altsasu B – Sutegi
13:20    Altsasu D – Altsasu E

Kimuen 11. jardunaldia etzi Urdiainen eta Dantzalekun
10:00     Lagun Artea – Etxarri Aranatz (Altsasu)
11:15    Sutegi – Kaixo (Altsasu)
12:30    Urdiain – Tipi Tapa (Urdiainen)