Zalduak eta Unziti liderrak bana berdindu zuten

Guaixe 2018ko ots. 20a, 10:23

Elomendiko Txapelketa. 15. jardunaldia: Zaldua 1 – Unziti 1

Larunbatean Elomendiko Futbol Txapelketako Ligako 15. jardunaldia jokatu zen. Arakilgo Zalduak Unziti liderra izan zuen aurkari eta, partida oso lehiatuan, bana berdindu zuten bi taldeek. Unzitik jarraitzen du lider, sendo (41 puntu) eta Zaldua laugarrena da, 25 punturekin. Asteburuan sailkapenean azkena den Agiri taldearen kontra ariko da Zaldua.