Arakilgo antzerki tailerra martxan

Guaixe 2018ko otsailaren 21a

Beste urte batez antzerki zaletasuna duten arakildarrek hura ibarreko tailerrean garatzeko aukera izanen dute. Tailerra Jon Barbarin Lisarri aktoreak zuzentzen du. Asteartero, 20:00etan, Ihabarko kontzeju-etxean elkartzen da taldea eta hala eginen dute hurrengo lau hilabeteetan. Arakilgo Udaleko Kultura Zerbitzua da tailerra antolatu duena eta jakinarazi duenez, interesa duen jendeak  arakilkultura@gmail.com posta elektronikoko helbidean eman dezake izena; Arakilen erroldatuta daudenak 70 euro pagatu behar dute eta ez daudenak 90.