Etxarri Aranatz, multzoko txapelduna

Guaixe 2018ko ots. 22a, 10:14

Nafarroako 2. mailako jubenilen lehen multzoko txapelduna da Etxarri Aranatz

Nafarroako 2. mailako jubenilen mailako lehen multzoko txapelduna da Etxarri Aranatz, ligako lehen fasea despeditzeko jardunaldi baten faltan. Denboraldi bikaina ondu dute etxarriarrek, eta ligako lehen fasea despeditzeko jardunaldi baten faltan, txapeldun handiak ditugu. Halaber, Etxarriko Jon Fran Huizi Rodriguez da pitxitxia, 17 golekin, Zizurko Mario Erbitirekin goletara berdinduta.

Etxarrik 46 puntu ditu eta 5 puntu ateratzen dizkio Zizur B bigarrenari. San Jorge hirugarrenak 36 puntu ditu eta Altsasu laugarrenak 35 puntu. Lakuntzako Lagun Artea, berriz, seigarrena da, 28 punturekin. Azkeneko jardunaldian, igandean Etxarrik San Jorge hartuko du San Donato zelaian, 11:30ean, Lagun Arteak Berriozarren kontra jokatuko du larunbatean, 12:30ean, Itxesalden, eta Altsasuk atseden hartuko du.
Lehen fasea despeditu eta gero, multzo bakoitzeko talde onenek bigarren fasea jokatuko dute.