Sakanako Futbol Topaketek atsedenaldia hartuko dute apirilera arte

Guaixe 2018ko ots. 22a, 08:16

Apirilaren 8an jokatuko da benjaminen eta kimuen Sakanako Futbol Topaketen hurrengo jardunaldia

Sakanako Mankomunitateak, Sakanako futbol taldeen laguntzarekin antolatutako Sakanako Futbol Topaketek atseden hartuko dute apirilera arte. Benjaminen mailan, igandean 6. jardunaldia jokatu zen Etxarri Aranatzen eta, aldiz, kimuen mailan 11. jardunaldia erabaki zen igandean Urdiainen eta Altsasun. Benjaminen hurrengo jardunaldia apirilaren 8an jokatuko da, Ziordian, eta kimuena egun berean, Lakuntzan.

Sakanako Futbol Topaketen helburua txikienei futbol partidetan aritzeko baliabideak ematea da, baina lehiakortasunik gabe. Horregatik ez da sailkapenik egiten.