Lizarte taldearen aurkezpena

Guaixe 2018ko ots. 22a, 11:34

Asier Ormazabal ziordiarrak taldean jarraituko du

Afizionatuen mailako Lizarte taldeak larunbatean egin zuen aurkezpena. 23 txirrindulari izanen ditu Lizartek, eta tartean dago Asier Ormazabal ziordiarra. Aurten 23 urtez azpiko Giroan debutatuko du Jorge Orozek zuzentzen duen taldeak. "Gure helburua pertsonak dira. Eurek aukeratzen duten biderako prestatu nahi ditugu" dio Orozek.