Sustapen Ministerioak Iruñea eta Euskal Autonomia Elkarteko Abiadura Handiko Tren (AHT) sareak Sakanan barna lotzeko proposamena egin du. Hura jendaurrean hilabetez egonen da. Bitarte horretan egitasmoak ukitutakoek eta haren kontra daudenak alegazioak aurkezteko aukera izanen dute.
Sakana Trenaren Alde taldeak, eta Sustrai Erakuntza fundazioak, elkarrekin, informazio hitzaldi sorta eman dute Sakanan barna. Azaldu digutenez, jendea gaiarekin kezkatuta, asko joan da hitzaldietara.
Horrekin batera, alegazioak sinatzeko orriak zabaldu dituzte. Hainbat toki publikotan daude paper horiek. Bi erakundeek gaztigatu digutenez, oraindik alegazioa sinatu ez, baina horretarako asmoa duena, mugitzea du. Haien asmoa idatzi horiek guztiak asteburu honetan jasotzea da, Nafarroako gainontzekoekin batera aurkezteko.