Junior mailako txirrindulariek igandean hasi zuten denboraldia, Villatuertako XXXX. San Veremundo Zirkuituan (73 km). Aralar Klubeko Intersport Irabia taldeko Josu Etxeberria iturmendiarrak ezin hobe mustu du denboraldia, garaipen polita lortu baitzuen (1:55:33), helmugara bakarrik helduta. 45 segundora sartu zen lehen tropela, 12. postuan bere taldekide Beñat Etxezarreta zela. Burundako Quesos Albeniz taldeko Ailetz Lasa 24.a sartu zen, Imanol Galarza 32.a (I.I.), Javier Mitxaus (I.I.) 37.a, Urko Gorriti (I.I.) 38.a, Mateo Gonzalez (Q.A.) 39.a, Andoni Urra (I.I.) 42.a, Diego Gonzalo (Q.A.) 43.a, Inhar Astiz (I.I.) 49.a Xabier Mauleon (I.I.) 54.a Iker Cerviño (I.I.) 58.a. Bestalde, El Caserio Valsay taldean dabilen Jon Gil lakuntzarra 36.a iritsi zen helmugara.