Altsasuko azoka bertan behera, elurragatik

Guaixe 2018ko ots. 28a, 09:54

Elurrak makina bat arazo sortu ditu Sakanan

Elurrak makina bat arazo sortu digu gurean. Errepideetatik ibiltzea oraindik ez da erraza. Altsasun azoka eguna da gaurkoa, baina ez dago azokarik, postuetakoak ezin izan baitute euren postua jarri, elurragatik eta haize boladengatik.

Bestalde, Iñigo Aritza ikastolara eta Institutura joateko arazoak daude, goizean autobus bat gurutzatuta geratu ondoren. Burundesatik azaldu dutenez, ikastetxeen zerbitxua bertan behera utzi dute, momentuz.

Eta Ubarminera errehabilitaziora edo kontsultara zitak zituzten sakandarrei bertan behera utzi diete anbulantzia zerbitzua, Ubarminera iristea ia ezinekoa delako.