Bardoak ekimeneko finalerako txartelak salgai

Guaixe 2018ko ots. 28a, 15:49

Nafarroako taldekako bertso ekimena, Bardoak 2018 aurrera doa talde sakandarrik gabe bada ere. Hurrengo bi asteburuetan, sei talde neurtuko dira, binaka, eta hiru onenak finalerako sailkatuko dira. Nafarroako Bertsolari Elkarteak jakinarazi du www.bertsosarrerak.eus atariaren bidez eros daitezkeela finalerako sarrerak. Hura Lekunberriko Toki Alai sagardotegian jokatuko da martxoaren 24an.