Burunda Txirrindularitza Taldearen aurkezpena

Guaixe 2018ko mar. 2a, 12:06

2017ko Burunda taldea. Bihar 2018ko taldea aurkeztuko dute.

Bihar, larunbatean, 11:00etan Altsasuko Iortia Kultur Gunean

Burunda Txirrindularitza Klubak 2018 denboraldiko taldeen aurkezpena eginen du bihar, martxoaren 3an, larunbatean, Altsasun. Lehenik eta behin, goizeko 11:00etan txirrindularitza taldeen argazkiak aterako dituzte Iortia Kultur Guneko kanpoaldean. Eta ondoren, 11:30ean, urte honetako asmo eta helburuen berri emanen dute Iortia Kultur Gune barruan egingo duten ekitaldian, txirrindulariak banan bana aurkezteaz aparte.