Askapenaren brigadek hiru helmuga dute aurten

Guaixe 2018ko martxoaren 4a

Hego Amerikara, Ekialde Hurbilera eta Europara bidaliko ditu internazionalistak erakundeak

Askapena erakunde internazionalistak jakinarazi du aurtengo brigadetan izena emateko epea zabalik dagoela. Hala egin nahi duenak brigadak@askapena.eus e-postara idatzi dezake mezua.  Aurten Hego Amerika, Ekialde Hurbila eta Europa izanen dira brigada internazionalisten helmuga.

Askapenaren azterketaren ondoren erabaki dituzte helmuga horiek;  "munduko hegemonia hiru eremu geografiko nagusi horietan jokatzen ari delako, eta herri langileen etorkizuna dago jokoan, borroka zinez interesgarriak egonik".

Brigadetan parte hartzea "joan-etorriko elkartasuna indartzea" dela gaztigatu dute Askapenatik. Eta zehaztu dute: "Askapenaren brigadetan ez goaz turismo politikoa egitera, ezta karitatez lagundu edo irakaspen iraultzailerik ematera. Herrion borroken elkar-ezagutza bultzatzeko brigadak dira gureak, bueltatzerakoan, Euskal Herrian internazionalismoa eta gure askapen borrokak elikatu ditzaten.