Zalduaren beste garaipen bat

Guaixe 2018ko mar. 6a, 11:11

Elomendiko Futbol Txapelketa. 19. jardunaldia: Zaldua 2 – Izalsa 0

Arakilgo Zalduak beste garaipen bat jarraian pilatu du. Izalsa taldeari 2 eta 0 irabazi zion Lekunberrin, eta sailkapeneko laugarren postuari eusten dio. Unziti da liderra (47 puntu) eta Zaldua laugarrena da (31 puntu), hirugarrena den Ardoi-Poukas taldetik 3 puntura.

Asteburuan sailkapenean azkena den Ageri taldearen kontra ariko da Zaldua, larunbatean, Ukarren.