Asteburuan jokatutako mendi lasterketetan bikain ibili dira gure korrikalariak. Igandean Beñat Katarain lakuntzarrak errezitala eman zuen 8. Orioko Mendi Lasterketan (21 km) eta bakarrik iritsi zen helmugara (1:50:10). 10 segundo atera zizkion Azkoitiko Imanol Larrañagari. Emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia izan zen lehena (2:07:41).
Eta aldi berean, Galarren IV. Galar Traila jokatu zen, 18,l5 km-ko proba. Tartean Erreniega gainditu behar izan zuten proba despeditu zuten 381 korrikalariek. Txapeldunak Xabier Zarranz (1:31:41) eta Laura Sola (1:49:20) izan ziren. Sakandarren artean Gorka Santesteban izan zen azkarrena (1:39:09), helmugara bederatzigarrena sartuta.
Sakandarrak Orioko 8. Mendi Lasterketan (21 km)
1.Beñat Katarain (Lak): 1:50:10
23.Joxeja Maiza (Etx): 2:08:54
42.Iker Flores (Urd): 2:17:19
50.Ioseba Iza (Arb): 2:19:35
60.Fran Araña (Arb): 2:20:50
108.Asier Leiza (Arb): 2:32:02
184.Iñaki Lacalle (Olaz): 2:51:22
Sakandarrak Galarko Trailean (18,5 km)
1.Xabier Zarranz (Irunberri): 1:31:41
9.Gorka Santesteban (Etxarren): 1:39:09
38.Mikel Iriarte (Arb): 1:51:57
47.David Mutiloa (Irur): 1:53:46
66.Mikel Satrustegi (Arru): 1:56:51
102. Juan Daniel Lakuntza (Etx): 2:03:42
328. Hodei Lakuntza (Etx): 2:46:40
364. Aitor Mendia (Itur): 3:01:25