23 sakandar Lilatoian

Guaixe 2018ko mar. 6a, 10:11

5.240 emakumek hartu zuten parte Donostiako emakumezkoen lasterketa herrikoian, inoiz baino gehiagok

Igandean jokatu zen 29. Lilatoia, martxoaren 8aren inguruan egiten den emakumezkoen lasterketa herrikoia. Itzaletik argira zen aurtengo edizioaren leloa, eta berdintasunaren borroka islatu zuen, beste behin. Aurten inoiz baino parte-hartzerik handiena izan zuen probak, 5.240 emakumezkoena, aurreko urtean baino 439 gehiago, eta Lorea Aiala donostiarra gailendu zen (18:07). 23 emakume sakandarrek osatu zuten proba eta Amaia Aristu olaztiarra izan zen azkarrena (24:03), helmugan 106.a.

Altsasuko Lilasterketa martxoaren 18an
Donostikoaren erreplika Altsasun izango dugu, izan ere martxoaren 18an, 12:00etan, V. Lilasterketa jokatuko da, emakumeendako lasterketa ez lehiakorra, Altsasuko Udalak antolatuta. Korrikan, bizikletan, patinetan, oinez… ahal den bezala proban parte hartzea da xedea, emakumeen presentzia agerian jartzea. Altsasuko Udalak berdintasuna bulkatzen duen talde bati errekonozimendua egingo dio ekitaldian.


Sakandarrak 29. Lilatoian (5 km)
1.Lorea Aiala (Donostia):           18:07
106. Amaia Aristu (Olaz):           24:03
390. Ana Rosa Ganuza (Olaz):    28:03
391.Mª Angeles Duran (Olaz):    28:03
1003. Amaia Checa (Alts):         31:10
1069. Laura Candelas (Alts):      31:32
1476. Araceli Mendia (Urd):       33:14
1479. Francis Irigoien (Urd):      33:15
1605. Kris Okariz (Arb):             33:39
1898. Oskia Ollakarizketa (Irur):  34:25
1901. Uxue Galarza (Irur):         34:25
2096. Naiara Mundiñano (Etx):   35:03
2102. Amaia Mundiñano (Etx):   35:04
3838. Maitane Txueka (Arb):      38:52
3841. Iolanda Nabarro (Arb):      38:52
4288. Jaione Mendinueta (Arb):  39:55
4294. Amaia Benjumea (Etx):    39:55
4447. Josune Erauskin (Etx):     40:23
4539. Ainhoa Urbe (Arb):          40:33
4890. Nahia Arrese (Etx):          41:33
4893. Nerea Berastegi (Arb):     41:33
4895. Irune Ginea (Etx):           41:33
4897. Itziar Razkin (Arb):         41:33
4898. Katrin Ginea (Arb):         41:34