Larunbatean jokatu ziren Zizurko lau t´erdiko txapelketako finalak. 12 final jokatu ziren guztira, eta, tartean, seniorren mailako finalean Irurtzun klubean dabilen Koldo Murgiondo etxarriarrak jokatu zuen, Bortziriak taldeko Beñat Mitxelenaren kontra. Partida oso estua izan zen eta bi pilotariak parez pare aritu ziren, baina, azkenean, Mitxelenak irabazi zion Murgiondori, justu-justu, 18 eta 14. Beraz, Zizurko txapeldunordea dugu Murgiondo.