Sakanako 16 kontzejuetako (Aizkorbe barne, ez bada ere) populazioak 2016an % 0,65 hazi bazen, hurrengo urtean behera egin zuen eta ibarreko herrietan zazpi pertsona gutxiago bizi ziren 2017ko ilbeltzaren 1ean. Guztira 1.383 sakandar. Jaitsiera % 0,5ekoa da. Sei kontzejutan igo da populazioa: Unanu (+6), Ihabar (+5), Izurdiaga (+4), Dorrao (+2), Zuhatzu eta Satrustegi (+1). Biztanleria bera mantendu dute Aizkorbek, Urritzolak, Etxarrenek eta Ekaik. Azkenik, beste sei kontzejuk galdu dute populazioa: Hiriberrik (-12), Lizarraga (-8), Etxeberri eta Lizarragabengoa (-2) eta Errotz eta Egiarreta (-1).
Denbora tarte berean Sakanak 70 biztanle galdu zituen, % 0,34ko jaitsiera. Ibarraren biztanleria jaitsieraren % 10 kontzejuetan izan zen. Sakanako populazioaren % 6,85 16 herri horietan bizi dira. Udal diren gainontzeko 13 herrietan, berriz, 18.802 bizi dira, ibarreko biztanleriaren % 93,15.
Kontzejuetako populazioa Sakanakoarekin alderatuta | ||||
Urtea | Sakana | Kontzejuak | ||
Biztanleria | % | Biztanleria | % | |
1999 | 19104 | 92,71 | 1392 | 7,28 |
2003 | 19832 | 93,17 | 1353 | 6,82 |
2007 | 20086 | 93,16 | 1372 | 6,83 |
2011 | 20776 | 93,17 | 1418 | 6,82 |
2014 | 20504 | 93,27 | 1381 | 6,73 |
2016 | 20255 | 93,13 | 1390 | 6,86 |
2017 | 20185 | 93,15 | 1383 | 6,85 |
Kontzejuz osatutako udalerrien bilakaera | |||||||||||
Udalerria / Urteak | 2017-1999 Aldea | ||||||||||
2017 | 2016 | 2015 | 2014 | 2011 | 2007 | 2006 | 2003 | 1999 | Kopurua | % | |
Arakil | 947 | 952 | 955 | 941 | 956 | 907 | 882 | 867 | 879 | 68 | 7,74 |
Ergoiena | 399 | 399 | 397 | 400 | 422 | 426 | 437 | 448 | 481 | -82 |
-17,05 |
Biztanleria | ||
UDALERRIA / Kontzejua | Biztanleria udalerrian | Biztanleria kontzejuan |
ARAKIL | 947 | |
Egiarreta | 71 | |
Ekai | 38 | |
Errotz | 71 | |
Etxarren | 160 | |
Etxeberri | 52 | |
Hiriberri | 116 | |
Ihabar | 135 | |
Izurdiaga | 162 | |
Satrustegi | 49 | |
Urritzola | 21 | |
Zuhatzu | 51 | |
Aizkorbe | 21 | |
IRURTZUN | 2183 | |
IRAÑETA | 174 | |
UHARTE ARAKIL | 828 | |
ARRUAZU | 101 | |
LAKUNTZA | 1262 | |
ARBIZU | 1119 | |
ERGOIENA | 399 | |
Dorrao | 114 | |
Lizarraga | 181 | |
Unanu | 104 | |
ETXARRI ARANATZ | 2464 | |
Lizarragabengoa | 37 | |
BAKAIKU | 345 | |
ITURMENDI | 398 | |
URDIAIN | 671 | |
ALTSASU | 7419 | |
OLATZAGUTIA | 1518 | |
ZIORDIA | 357 | |
GUZTIRA | 20185 | 1383 |