Aiarako Biran sakandarrak nagusi

Guaixe 2018ko mar. 7a, 10:15
Lehen etapako talde onena Quesos Albeniz izan zen. Argazkiak: Burunda eta Aralar.

Larunbateko lehenengo etapa Burundako Unai Aznarrek irabazi zuen eta igandeko etapa Aralarko Aitor Alberdik

Larunbatean hasi zen XXIX. Aiarako Bira, kadeteen mailako lasterketa. Bost etapa ditu, hiru asteburutan jokatuko direnak. Lehendabiziko asteburuan bi etapa jokatu ziren eta Sakanako bi taldeak, Burunda klubeko Quesos Albeniz eta Aralar klubeko Intersport Irabia, izan ziren jaun eta jabe.

Laudion Quesos Albeniz nagusi
Larunbateko lasterketa Laudion jokatu zen. Esprintean erabaki zen garaipena eta Quesos Albenizko Unai Aznarrek garaipen polita lortu zuen (1:01:47), eta, horretaz gain, mendiko sailkapena irabazi zuen. Bere taldekideek ere lan bikain a egin zuten. Iker Mintegi 8.a sartu zen, , Sergio Lopez 12.a, Hugo Aznar 16.a –guztiak irabazlearen denbora berean– Antonio Gonzalez 49.a, Migel Gil 51.a eta Jon Chamorro 52.a. Quesos Albeniz izan zen etapako talderik onena. Aralar klubeko txirrindulariak ez ziren aritu.


Amurrion Intersport Irabia
Hurrengo egunean, igandean, Aiarako Birako bigarren etapa hartu zuen Amurriok, eta egun honetan Aralar klubeko Intersport Irabia taldea izan zen nagusi. Laukote bat iritsi zen helmugara eta esprint zoragarrian Lakuntzako taldeko Aitor Alberdi gailendu zen (1:06:56), bere taldekide Igor Arrietaren aurretik. Haien taldekide Martzel Etxeberria 18.a sailkatu zen eta Mikel Lizasoain 52.a. Igor Arrietak mendiko proba irabazi zuen, Aitor Alberdiren aurretik. Probako talderik onena izan zen Intersport Irabia. Burunda klubekoak ez ziren etapa honetan aritu.

Larunbatean Aiarako Birako hirugarren etapa jokatuko da, 16:00etan, Artziniegan.