Burunda klubak 57 txirrindulari trebatuko ditu aurten

Guaixe 2018ko mar. 9a, 11:11

Larunbatean 2018ko denboraldiaren aurkezpena egin zuen Burunda klubak, Juan Mari Guajardo speakerrak gidatutako ekitaldia

Larunbatean 2018 denboraldiaren aurkezpena egin zuen Burunda Txirrindularitza Klubak Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Goizeko 11:00etan taldeko txirrindulariak maillota jarri zuten, Iortia kanpoaldean taldeko argazkiak ateratzeko. Eskolak lehendabizi, kadeteak eta juniorrak ondoren, bukaeran guztiek batera talde argazki ederra atera zuten.

Ondoren hasi zen ekitaldia, Juan Mari Guajardo speakerrak Iortia Kultur Gunean gidatutakoa. Horrela, txirrindulari guztiak aurkeztu zituzten eta aurtengo datuak aletu zituzten: aurreko urtean 52 txirrindulari zituen klubak eta aurten 5 gehiago dira, 57 guztira. Horietatik 44 eskola kategoriakoak dira, 8 kadeteak eta 5 juniorrak. Burunda klubaren helburuak kiroltasuna sustatzea eta gazteek txirrindularitzan gustura ibiltzea dira, hori ere argi geratu zen aurkezpenean. Izan ere, Burundan ez daude emaitza jakin batzuk lortzera behartuak. Gazteak hezi eta txirrindularitzaren balioak transmititzea, hori da euren nahia, eta emaitza onak etortzen badira, primeran.

8 proba, 1 gehiago
Burunda klubak aurten lasterketa bat gehiago antolatuko du, 8 proba guztira. Eskolen mailan 5 izanen dira, Ziordian, Olaztin, Altsasun, Urdiainen eta Iturmendin, aipatu herrietako festetan. Horretaz gain, kadete mailan bi proba antolatuko dituzte, apirilaren 22an Altsasun eta uztailaren 3an Urdiainen, eta junior mailan proba bat prestatuko dute Altsasun, ekainaren 3an jokatuko dena.

Burundako zuzendaritzan Oscar Guerrerok jarraitzen du presidente lanetan, Iñaki Lasa presidenteordearen, Gorka Mintegi idazkariaren eta Ismael Perez diruzainaren laguntzarekin. Joxean Begiristain, Goyo Chamorro, Pablo Urtasun eta Eugenio Ondarra bokalak dira. 


Burunda Txirrindularitza Taldea 2018
ESKOLAK (44):
Promesak (9): Daniel Curiel Peña, Enara Perez Barrenetxea, Asier Galarza Zubiria, Eneko Gallego Parrizas, Javier Ramirez de Alda Rojas, Patxi Azkarate Andonegi, Ekaitz Zufiaurre Goikoetxea, Egoi Urtasun Etxeberria eta Markel Urteaga.

Hasiberriak (11): Xabier Curiel Peña, Izai Igeltz Irizar, Unai Gomez Lopez de Goikoetxea, Asier Flores Agirre, Markel Lizarraga Lopez de Goikoetxea, Alex Gonzalez Juanez, Aitzol Hernaz Iraola, Gabriel Gonzalez Juanez, Eneko Pinto Vicente, Ibai Galarza Zubiria eta Joan Lizarraga Senar.

Kimuak (15): Ekaitz Perez BarrenetxeBurua, Ekiñe Agirre Lopez, June Etxeberria Anton, Maider Ondarra Lopez, Ekain Imaz Perez, Hegoi Garcia Duran, Oihan Arregi Cano, Oihan Hernaz Iraola, Eneko Chamorro San Martin, Andoni Yerai Bedoia Morales, Izhan Sanchez Gutierrez, Ion Aierbe Senar, Iker Begiristain Andueza, Pablo Senosiain Galarza eta Iker Gomez Lopez.

Haurrak (9): Asier Etxeberria Anton, Mikel Regil Fernandez, Aitor Barandalla Granizo, Mikel Lizarraga Senar, Julen Guerrero Carrasco, Ander Villalobos Hernanz, Mikel Unzilla Aldasoro, Unax Trevejo Rodriguez eta Nahia Imaz Pérez.

Entrenatzaileak: Ismael Perez Auzmendi, Eugenio Ondarra eta Gorka Mintegi Mazorriaga.

KADETEAK (8): Oihan Etxeberria Anton, Ion Chamorro San Martin, Hugo Aznar Vijuesa, Iker Mintegi Claver, Unai Aznar Vijuesa, Sergio Lopez Pelegrin, Antonio Gonzalez Torres eta Migel Gil Bernad. Entrenatzaileak: Ion Irigoien Fresneda eta Eneko Vilar Sisamon.

JUNIORRAK (5): Jonathan Felix Vega Barrio, Unai Villalobos Hernaz, Ailetz Lasa Lizarraga, Mateo Gonzalez Torres eta Diego Gonzalo Ducros. Entrenatzaileak: Tomas Martinez Viedma eta Aritz Irigoien Fresneda.