Emakumezko parlamentarioei aitortza egin die Parlamentuak

Guaixe 2018ko mar. 8a, 10:19

1979az geroztik parlamentario izan diren 89 emakumezkoren ordezkari lana nabarmendu da

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira Nafarroako Parlamentuak Foru Legegileko emakume Parlamentarioen Aitortza Instituzional Ekitaldia antolatu zuen asteartean. Ekitaldiaren helburua zen “ordezkaritza politikoaren esparruan emakumeen parte hartzea igo dela ikustaraztea da, genero aldetik jarduera honek duen joera eta estereotipoak ahaztu gabe”. Hala, 1979. urtetik emakume hautetsi guztiek egindako lanari “aurpegia eta izena” jartzeaz aparte, ganberako emakumeen ibilbidea “ikusarazi” nahi zen, izan ere, sorrerako Legegintzaldian (1979/83) emakumeak % 4,28 (70etik 3) besterik ez ziren eta egungoan (2015/19), berriz, %52 (50etik 26). Aitortza jaso zutenen artean bi altsasuar daude: Asun Fernandez de Garaialde Lazkano Sala eta Esther Korres Bengoetxea.

Bestetik, Nafarroako Parlamentuan  5 minutuko kontzentrazioa egin dute gaur, grebarekin bat egiten dutela adierazteko.