Nafarroako Kirol Jokoak aurrera

Guaixe 2018ko mar. 9a, 09:17

Etzi hirugarren jardunaldia jokatuko da Antsoainen, 10:30ean

Nafarroako Kirol Jokoetan, aurreko igandean bigarren jardunaldia jokatu zen Betelun. Tartean lehiatu ziren Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastoletako neska-mutilak, beste hainbat klub eta taldeen kontra. Etzi, igandean, Antsoainen jokatuko da Nafarroako Kirol Jokoen 3. jardunaldia, 10:30etik aurrera, eta zorterik onena opa diegu herri kirolari sakandar guztiei.