Atzo goizean heldu zen Xabier Reyren gorpua Iruñera eta jende asko igaro zen beilatokitik. Gaur egingo diote azken agurra Donibaneko presoari, baina Irurtzungo Neumaticos Iruña enpresako haren lankideak zirenak bere aldeko mobilizazioa egin zuten. "Espetxe politika hiltzailea! Antxo gogoan" leloa zuen pankartaren atzean egon ziren haren lankide izandakoak.