Igandean despeditu zen Paris-Niza lasterketa. Ziordian bizi den Gorka Izagirre txirrindularia (Bahrain) eta bere anaia Ion Izagirre (Baharain) sailkapen orokorrean aurrean egon dira, baina igandean biek izandako erorikoarengatik garaipena lortzeko borrokatik kanpo geratu ziren. Horrela, azkenean Movistar Team taldeko Marc Solerrek irabazi du Paris-Niza eta Gorka Izagirre hirugarrena sailkatu da, 14 segundora. Soler liderraren alde lan izugarria egin duen Hiriberriko Imanol Erbiti 44.a sailkatu da.