Odei Juango lakuntzarra, Nafarroako elite txapelduna

Guaixe 2018ko mar. 12a, 15:40

Eneko Aramendia iturmendiarra 23 urtez azpiko hirugarren nafarra izan zen

Igandean Cirilo Zunzarrenen Oroimenezko lasterketa jokatu zen Lizarran, aldi berean elite mailako eta 23 urtez azpiko Nafarroako Txapelketa zena eta Euskaldun Torneorako baliagarria zena (134 km). Lasterketa esprintean erabaki zen eta Baqué Ideus BH taldeko Diego Perezek irabazi zuen (3:15:00). Lizarte taldeko Sergio Araiz bosgarrena sartu zen, 1:20ra, eta berak irabazi zuen Nafarroako 23 urtez azpiko kategoriako txapelketa. Hirugarren nafarra Rural Kutxa talde sakandarreko Eneko Aramendia iturmendiarra izan zen. Elite mailan, Rural Kutxatik aurten Telcom Ederlan taldera joan den Odei Juango lakuntzarra izan da Nafarroako txapelduna.

Rural Kutxako Etxeerria hirugarrena Guerrita Trofeoan
Espainiako Koparako baliagarria den Guerrita Trofeoa jokatu da asteburuan. Polartec taldeko Juan P. Lopez gailendu zen, eta Rural Kutxa talde sakandarreko Victor Etxeberria hirugarrena sartu zen, 14 segundora. Bere taldekide Xavier Cañellas seigarrena izan zen, denbora berean.