Aitor Alberdiren bigarren garaipena Aiarako Biran

Guaixe 2018ko mar. 13a, 12:16
Aitor Alberdi, Aiarako Birako bigarren etapa irabazterakoan.

Podium sakandarra izan zen Artziniegan: Iker Mintegi bigarrena izan zen eta Unai Aznar hirugarrena

Larunbatean kadeteen mailako XXIX. Aiarako Birako 3. etapa jokatu zen Artziniegan (44 km). Aralarko Intersport Irabiako Aitor Alberdik denboraldiko eta Aiarako Birako bigarren garaipena lortu zuen, helmugara bakarrik iritsi eta gero. Burundako Quesos Albenizko Iker Mintegi bigarrena sartu zen, 1:07ra, eta bere taldekide Unai Aznar hirugarrena 1:37ra. Gainontzeko sakandarri dagokienez, Hugo Aznar (Q.A.) 6.a sartu zen, Igor Arrieta (I.I.) 16.a, Sergio Lopez (Q.A.) 28.a, Martzel Etxeberria (I.I.) 52.a, Antonio Gonzalez (Q.A.) 58.a, Jon Chamorro (Q.A.) 59.a, Miguel Gil (Q.A.) 75.a  eta Jon Erdozia (I.I.) 86.a. Taldekako sailkapena Intersport Irabiak irabazi zuen, Mendiko sailkapena Aitor Alberdik eta Tarteko Helmuga sailkapena Unai Aznarrek. Lehen urteko kadeteen sailkapenean Hugo Aznar izan zen lehena.

Josu Etxeberria bigarrena Tafallan
Igandean juniorren mailako lasterketa jokatu zen Tafallan (82 km). 12 txirrindularien arteko esprintak erabaki zuen irabazlea, Aseguras taldeko Sergio Trueba (2:03:37). Intersport Irabiako Josu Etxeberria bigarrena sartu zen, bere taldekide Beñat Etxezarreta bosgarrena eta Quesos Albeniz taldeko Mateo Gonzalez 10.a , denbora berean. Gainontzekoei dagokienez, Urko Gorriti (I.I.) 13.a sartu zen, Ailetz Lasa (Q.A.) 16.a, Inhar Astitz (I.I.) 28.a, Iker Cerviño (I.I.) 29.a, Jon Gil (El Caserio Valsay) 38.a, Imanol Galarza (I.I.) 46.a, Andoni Urra (I.I.) 47.a, Javier Mitxaus (I.I.) 54.a, eta Diego Gonzalo (Q.A.) 59.a. Talde onena Intersport Irabia lakuntzarra izan zen eta mendiko sailkapena Irabiako Urko Gorritik irabazi zuen.