Nafarroako hiru txapela lortu ditu Gure Pilotak

Guaixe 2018ko mar. 13a, 11:19
Finalistak, lortutako sariekin.

NKJen Emakumezkoen Paleta Goma Txapelketako hiru txapela ekarri dituzte Gure Pilota elkarteko Bergara-Nuñezek, Oreta-Murugarrenek eta Biain-Otxoak

2017ko urriaren 15ean hasi zen Nafar Kirol Jolasen 36 metroko frontoiko Emakumezkoen Paleta Goma Txapelketa eta martxoaren 3an despeditu zen. Aipatu txapelketan Mendillorri, Auñamendi, Etxarri Aranazko Gure Pilota, Esteribar eta Larraun klubetako 30 bikotek hartu dute parte, guztira.

Martxoaren 3an final handiak hartu zituen Labrit pilotalekuak. Bost final jokatu ziren eta Gure Pilota eta Mendillorriko palistak izan ziren onenak; Etxarri Aranazko Gure Pilota klubak jokoan zeuden 5 finaletatik hirutan jokatu zuen eta hiru final horiek irabazi egin zituen. Horrek Sakanako  klubak egiten duen lana aitortzen du. Benjaminetan Bergarak eta Nuñezek, kimuetan Oretak eta Murugarrenek eta kadeteetan Biainek eta Otxoak lortu zituzten Nafarroako txapela preziatuak. Aipatzekoa da benjaminetako eta kimuetako finalean Gure Pilotako bina bikotek hartu zutela parte.

NKJ: Emakumezkoen Paleta Goma Txapelketako finalak
Benjaminak: Bergara-Nuñez (Gure Pilota) 18 / Campos-Amado (Gure Pilota) 9
Kimuak: Oreta-Murugarren (Gure Pilota) 18 / Beltza-Erauskin (Gure Pilota) 10
Haurrak: Aramendia-Artazkoz (Mendillorri) 25 / Arbizu-Alonso (Mendillorri) 13
Kadeteak: Biain-Otxoa (Gure Pilota) 25 / Sarralegi-Galartza (Larraun) 5
Jubenilak: Espinal-Azanza (Mendillorri) 25 / Esain-Urmeneta (Esteribar) 5