Arangurengo Duatloia: Sakana Triatloi Taldea podiumean jaun eta jabe

Guaixe 2018ko mar. 13a, 12:30

Nafarroako Banakako Txapelketan, Sergio Garcia de Eulate hirugarrena sailkatu zen, Pitxi Gomez beteranoen 2 mailan txapelduna izan zen, Peio Bergara beteranoen 3 mailan txapelduna eta Iñaki Gallego PTS5M mailan txapelduna

Sakandarrak VI. Arangurengo Duatloian
1.Xabier Arteaga (Kirol Bat):    58:38
3. Sergio G. Eulate (Sakana):    59:12
14. Javier Borrega (Sakana):    1:02:11
17. Fco. Javier Gomez (Sakana): 1:02:11
19. Ivan Sobredo (Sakana): 1:02:14
21. Gorka G. Eulate (Sakana): 1:02:31
37. Juan Carlos Gomez (Sakana): 1:03:44
76. Isidro Asurabarrena (Sakana): 1:05:42
80. Mikel Astiz (Hiruki):    1:06:20
134. Gorka Chamorro (Sakana): 1:12:13
156. Gaizka Mtnz. De Albeniz (Sakana): 1:18:19
157. Peio Bergara (Sakana):    1:18:19
170. Iñaki Gallego (Sakana):    1:20:50
175. Aitor Lizarraga (Sakana): 1:25:39
*Juan Luis Maiza (Sakana) erretiratu egin zen

Igandean VI. Aranguren Bailarako Duatloia jokatu zen (5 km korrikan, 20 km bizikletan eta 2,5 km korrikan), aldi berean Nafarroako Banakako Sprint Triatloi Txapelketa zena. 227 duatletek parte hartu zuten, tartean 14 sakandarrek. Aipatzekoa da bikain ibili zirela gure duatletak. Sakana Triatloi Taldetik 13 kide aritu siren, eta podiumera igo ziren behin baino gehiagotan. Lasterketa Kirol Bat taldeko Xabier Arteagak (58:38) eta Nuria Rodriguezek (1:08:31) irabazi zuten, eta Sakana Triatloi Taldeko Sergio Garcia de Eulate hirugarrena sailkatu zen (59:12), podiumera igoz. Nafarroako Banakako Txapelketan hirugarrena izan zen altsasuarra. Bere hiru taldekide ere igo ziren podiumera: Francisco Javier “Pitxi” Gomez lehena sailkatu zen beteranoen 1. mailan (1:02:11), Peio Bergara lehena izan zen beteranoen 2 mailan (1:18:19) eta Iñaki Gallego lehena sailkatu zen PTS5M mailan (1:20:50). Hirurak euren kategorian lehen nafarrak izan ziren, Nafarroako txapeldunak, eta Arangurengo podiumak kolore laranja izan zuen.
Arangurengo proba larunbatean jokatuko den Altsasuko Duatloia prestatzeko bikain etorri zitzaien gure duatletei.



Kategoria txikiak
Proba nagusia baino lehen, kategoria txikiko probak jokatu ziren. Bertan ekin zioten denboraldiari Sakana Triatloi Taldeko duatleta gazteek. Aurrebenjaminetan Oihan Andueza bigarrena sailkatu zen, kimuetan Ekain Imaz hirugarrena eta Alain Razkin seigarrena, eta, azkenik, haurren emakumezkoetan Nahia Imaz bosgarrena eta gizonezkoetan Hegoi Lakuntza bosgarrena eta Xabier Borrega hamabigarrena.