Andra Mari eta Iñigo Aritza ongi Antsoainen

Guaixe 2018ko mar. 14a, 13:30

Nafarroako Kirol Jokoen 3. jardunaldia jokatu zen Antsoainen. Igandean 4. jardunaldia jokatuko da Igantzin edo Beran

Antsoainek Nafarroako Kirol Jokoen 3. jardunaldia hartu zuen igandean. Nafarroako 11 kirol taldeetatik sortutako makina bat talde lehiatu ziren, tartean Sakanako Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastolakoetakoak. Hasieran kimuen, haurren eta kadeteen mailetako herri kirol proba konbinatuak jokatu ziren eta, ondoren, sokatira txapelketak.

Herri kirol proba konbinatuetan, kimuen mailan 17 talde lehiatu ziren, 5 multzotan banatuta. Igantzi izan zen talderik azkarrena. Andra Mari 5 bigarrena sailkatu zen, Andra Mari 7 seigarrena, Andra mari 3 zazpigarrena, Iñigo Aritzako Gainsol zortzigarrena, Andra Mari 6 bederatzigarrena, Iñigo Aritzako Bargagain hamaikagarrena, Andra Mari 2 hamabigarrena, Iñigo Aritzako Intsusburu hamalaugarrena, Andra Mari 4 hamabosgarrena eta Andra Mari 1 hamazazpigarrena.

Haur mailako proba konbinatuan 13 talde lehiatu ziren, lau multzotan. Andra Mari 3 gailendu zen. Andra Mari 2 hirugarrena izan zen, Iñigo Aritza seigarrena eta Andra Mari 1 bederatzigarrena. Eta kadete mailan 4 talde lehiatu ziren. Basaburua izan zen onena, Iñigo Aritza bigarrena eta Andra Mari hirugarrena.

Sokatiran, haur mailan (480 kilo) 12 talde lehiatu ziren, hiru multzotan. A multzoan Iñigo Aritzak eta Berriozarrek berdindu egin zuten (3,5 puntu) eta Andra mari 2 laugarrena sailkatu zen. B multzoan, Andra Mari 3 (4 puntu) eta Andra Mari 4 (3 puntu) izan ziren lehenak. Eta C multzoan Basaburua gailendu zen (4 puntu). Andra Mari 1 laugarrena sailkatu zen (puntu 1). Bukatzeko, kadeteen mailan (540 kilo) 5 talde lehiatu ziren eta Basaburua izan zen onena (5 puntu). Andra Mari 1 bigarrena sailkatu zen, Iñigo Aritza hirugarrena (3 puntu) eta Andra Mari 2 laugarrena (2 puntu).

Laugarrena, Igantzin edo Beran
Nafarroako Kirol Jokoen 4. jardunaldia igandean jokatuko da, goizeko 10:30etik aurrera. Eguraldi ona eginez gero, Igantzik hartuko du jarduna, eta eguraldi txarra badago, Berako Eztegara Pilotalekuan jokatuko da.