Gozategik maiatzerako iragarri du lan berria

Guaixe 2018ko mar. 14a, 12:25

Asier Gozategi (trikitixa eta ahotsak), Iñigo Goikoetxea (baxua eta ahotsak), Imanol Goikoetxea (gitarra eta ahotsak), David Gorospe (bateria), Asier Sarasola (tronpeta eta tronboia) eta Iñigo Perona (Tronpeta), hau da, Gozategiko kideak estudioan daude kantu berriak grabatzen. Taldearen 8. diskoa izanen dena maiatzerako kalean izanen dela aurreratu dute taldekideek baina euren sare sozialetan aurrerapen kantua jarri dute entzungai, Zingel.