Euskal Kluben Ligako finalak jokatu ziren asteburuan Aretan, Zumarragan, Lakuan, Etxarri Aranatzen, Adurtzan, Armintzan, Sopelan, Hondarribian eta Markinan. 9 final jokatu dira guztira, eta bi txapel Sakanara iritsi dira. Hain zuzen ere, 22 urtez azpiko gizonezkoen eskuz binakako finalean, Irurtzun klubean dabiltzan Urtzi Nazabalek eta Aaron Arbizuk 22 eta 11 irabazi zieten Oberenako Jon Rekarteri eta Pablo Cordoni, larunbatean Lakuan jokatutako final ederrean.