Haurrak komikian trebatzeko aukera dute Urdiainen

Guaixe 2018ko martxoaren 16a

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak haurrendako prestatu duen komiki lantegian zortzik  eman dute izena. Lehen Hezkuntzako 3. eta 6 maila bitartekoak dira denak. Iñaki Martiarena Otxotorena, Mattin, komikilari eta irudigile donostiarrarekin batera bederatzigarren artea, komikia, hobe ezagutzeko aukera izanen dute. Hitzordua 18:00etan da, Urdiaingo liburutegian.