Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuak lantoki pribatuetan euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko laguntzak emateko deialdia onartu du. 80.000 euroko poltsa du eremu sozioekonomikoetan euskarari bultzada eman nahi duen poltsa horrek. Lantokietan aurten eginen diren hizkuntzaren aldeko jarduerak laguntzeko da deialdia. Nafarroan dauden lantokien titular diren pertsona fisiko eta juridikoek eska dezakete diru-laguntza.
Deialdira aurkeztu daitezke euskara plana egin dezaketen enpresek, hura garatzeko ekintzak egin nahi dutenek eta entitatean edo lantokian euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko balio dutenak. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean hilaren 2an argitaratu zen eta eskaerak aurkezteko epea apirilaren 3an despedituko da. Eskaerak telematika bidez aurkeztu behar dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren izapideen katalogoko fitxa erabiliz.