GRAVNI: Nafarroak 20 garaipenekin ekin dio txapelketari

Guaixe 2018ko mar. 20a, 10:16

Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldea. Herrialde horietako pilota selekzio amateurrek jokatzen dute afizionatuen mailako GRAVNI torneo garrantzitsua. Asteburuan hasi zen txapelketa eta Nafarroako selekzioak Gipuzkoako selekzioa izan zuen aurkari. Guztira 34 partida jokatu ziren eta horietatik 20 garaipen lortu zituen Nafarroak. Ezker paretako modalitatean 20 partidetatik 11 irabazi zituen Nafarroak eta trinketean aldiz, 14 partidetatik 9tan gailendu zen Nafarroa.

Beste lehietan, Bizkaiak Errioxa hartu zuen menpean eta Iparraldea uste baino hobeto aritu zen Arabaren kontra.